martes, 29 de septiembre de 2015

PAIS VASCO : GRAN REPÈRCUSION TIENE EN LA PRENSA LOCAL LAS ACTIVIDADES DE EUSKALEXTRIC

Scalextric erraldoia eta elurtua ipiniko dute Zamudion
2015ko Irailak 29 - aikor
Zamudio Racing elkarteak Scalextric pista erraldoi bat jarriko du Zamudioko frontoian, urriaren 17an eta 18an. Txorierriko lagunek Euskalextric-AESK Zornotzako elkartearen laguntza izango dute. “Ekintza bat egiten dugun bakoitzean, scalextric pista bat jartzen dugu, hau da, elektrizitatearen bidez ibiltzen den miniaturazko autoak, eta ikusi dugu zaletasuna gero eta handiago dela. Era berean, Euskalextric elkartekoek txapelketak-eta antolatzen dituzte eta elkarrekin lan egitea erabaki genuen”, esan dute Racing elkartekoek. Zamudioko zirkuitua sei zatitan banatuko dute, eta horiek bereziak izango dira. Izan ere, antolatzaileek Finlandia edo Norvegiako landetako baldintzak irudikatu nahi dituzte, eta horretarako, elurrik ezean, irina-eta erabiliko dute.
Auto txikiak nagusi izango dira frontoian asteburu osoan zehar. Larunbatean, txapelketa egingo dute. “Normalean 20ren bat lagunek hartzen dute parte halako txapelketan, baina gurean dagoeneko 40 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Harrigarria da”. Hurrengo egunean, igandean, ate irekien jardunaldia izango da, eta edozein zaletuk izango du bertan jolasteko aukera. Batean zein bestean parte hartzeko, ez da ezer ordaindu behar izango. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario